Ai ama GARA_anearruti! badirudi ez zaudela gure datu-basean!
Badirudi UMAPek oraindik ez duela zure berririk. Nahi baduzu, idatziguzu eta gehituko zaitugu gure datu-basera.
Umap-ek Twitterreko euskarazko jarduna jarraitu eta filtratzen du. Horrela, modu automatikoan, Twitterren gabiltzan euskaldunak nortzuk garen detektatzen du.
Milaka tuiterlari jarraitzen ditugu (gure robotek detektatzen dituzten guztiak), eta parametro minimo batzuk betetzen dituztenak zerrenda honetara igarotzen dira. Une honetan 4.601 euskal tuiterlari aktibo gaude; ez askoz gehiago sarean (euskaraz eta maiztasun minimoarekin txiokatzen dutenak, behintzat).
Gure robotak euskal tuiterlari gehientsuenak jarraitzen dituenez, euren arteko sailkapena edo Rankinga ere proposatzen digu. Horretarako algoritmo bat aplikatzen die euskal tuiterlari guztiei, besteak beste ondorengo faktoreak kontuan hartuta: jarraitzaile kopurua, jasotako bertxioak, idatzitako txioen interesa, eta abar. Azken batean, erabiltzaile interesgarrienak detektatu eta sailkatzen ditugu; #euscool-enak, badakizue.
Ranking hau astelehenero eguneratzen da, aurreko asteko jarduna aintzat hartuta; sailkapen horretako tuiterlarien artean, beraz, berriak sartuko dira astero, eta beste batzuk desagertuko (itxitakoak, inaktiboak, eta abar).
Euskal twitterlari aktiboak aste honetan: 4.601.