Twitterreko euskal komunitatea eta euskararen erabilera - 2013ko maiatza

2013-06-05 12:57

Maiatzean zehar 5.413 erabiltzaile aktibo izan ditugu gure Rankingean. Datu-basean, guztira ia 12.000 hautagai inguru dira, baina horietatik 5.413 izan dira gure irizpideen arabera komunitateko kide bezala identifikatu ditugunak (hilean zehar aktiboak izan direnak eta euskaraz idatzi dutenak). Idatzitako txioei dagokionez, komunitateko 5.292 erabiltzaile horiek 571.605 txio bidali dituzte, horietatik 275.989 (%48,28) euskaraz. Egunero, bataz beste, 8.902,87 euskarazko txio bidali ditugu. Gainontzeko hizkuntzen artean, mezuen %28 gaztelaniaz, %8 ingelesez eta %1 frantsesez.

Kontuak horrela, aurreko hilean baino 121 erabiltzaile aktibo gehiago eduki ditugu gure rankingean eta 24.625 txio gehiago  jaso ditugu euskaraz. Erabiltzaile kopuruan igoera bat eta hizkuntza erabileran %1eko beherakada bat nabari da, baina gainerako hizkuntzei erreparatuz aldaketarik ez da nabari. Detektatu ezin ditugun txioen kopurua igo da beraz ia %2. Modu azkar batean, erabiltzaile aktibo berri horien artean gehienak gazteak sartu direla ondorioztatu dezakegu.

Bestalde, batez ere euskaraz txiokatzen duten erabiltzaileak (%60 baino gehiago euskaraz), erabiltzaile guztien %39 dira (2.111 inguru); gainontzekoek hortik behera. Aurreko hilabetean baino %1 gehiago igo da datu hau ere.

Komunitateko 5.413 lagun horien jardunari dagokionez, horietako gehienek tarteka-marteka besterik ez dute erabiltzen Twitter. Erabiltzaileen arteko %69 inguruak egunean txio bat baino gutxiago argitaratu du.

Datu osagarriak eta grafikak PDFan aurkituko dituzu.

OHARRA: Hizkuntza detekzioaz zalantzak badituzu, honako artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.