2013-06-21 16:39
Duela gutxi argitaratu genuen maiatzeko Umap-en jarduna. Gaur, maiatzeko datu horietatik beste azterketa bat egin dugu, agian laster "euskarazko iturrien ranking-a" osatzeko balio dezakeena. Maiatzean izandako 275.000 euskarazko txioak hartu ditugu, eta haietan partekaturiko URL guztiak zenbatu ditugu. Ariketak galdera bati erantzuteko balio dezakeelakoan gaude: "Ze iturritako informazioa trukatzen dugu euskaldunok sarean?"
Datu guztiak hemen dituzue, kalkulu horri batean, baina horrez gaian, analisi edo irakurketa bat argitaratu dugu Sustatun.
Lau datu nagusi neurtu ditugu:
Eta datu horiek erkaketatik, zenbait proportzio atera ditugu, zeinetan interesgarrienak (gure iritziz) hauek diren:
Laburbildurik, euskaldunok gehien partekatzen dugun sareko baliabidea Youtube da. Ondoren, euskarazko berezko lehen iturria dator, Berria.info (gaur bete ditu 10 urte, zorionak!), eta interes eta eztabaida gehien sortzen duen medioa, Argia.com gero. Eduki gehien sortzen duena, Berriaren ondoren. EITB da, ordea.
Gure helburua da sistematizatzea datu erauzketa hurrengo hilabeteetan, lehen zantzu hauetan esanguratsuak iruditu zaizkigun gauzak baieztatzen diren ala ez ikusteko. Domeinuen eboluzioa ere jakingarria izango da. Era berean, automatizatuz gero, Umap-eko erabiltzaile-rankinga daukagun bezala, informazio iturrien ranking bat ere eratu daitekeela uste dugu.
Bitartean, laburbiltzeko, hemen dituzue oraingoz.
Albistegi hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziapean dago.