Umap berrikuntzekin dator

2013-04-10 16:06

Umap.eu webgunea duela laupabost aste argitaratu genuen, baina harrezkero ere ez gara geldi egon. Gaurkoan ere berrikuntza txiki batzuekin gatoz, horien artean albistegi hau berau. Hemendik aurrera, albistegi honen bitartez emango dugu gure aldakuntzen eta hobekuntzen berri.

Otsaila amaieran argitaratu genuen Umap.eu berritu berritu hau. Aurreko bertsioarekin alderatuta aldaketa nabarmenak ekarri zituen, diseinuan zein azpiegituran. Harrezkero ere ez gara geldirik egon, eta Umapen lanean jarraitu dugu asteotan, webguneari berrikuntza txikiak gehituz. Zuek guztiok ere lagundu duzue, iradokizunak eginez eta akats txikiak aurkitzen. Eskerrik asko guztioi.

Gaurtik bertatik zenbait aldaketa txiki ditu webgune honek. Garrantzitsuena, albistegi hau berau. Hemendik aurrera, blog edo albistegi honen bidez kontatuko dizuegu zer gertatzen den Umapen eta, azken batean, euskarazko tuiterlarien komunitatean.

Albistegiaz gain, beste aldaketa txiki batzuk ere egin ditugu asteotan, eta gaurtik aurrera webgunean ere ikusgai daude:

  • zenbait akats txiki konpondu ditugu (grafika eta datu batzuk erakusteko orduan sortzen zirenak)
  • webgunea mugikorretan ikusteko plantilletan ere aldaketa txiki batzuk egin ditugu
  • zenbait estatistika orokor atera ditugu sarrera-orrira
  • eta robotaren algoritmo(et)an ere aldaketa batzuk egin ditugu (batez ere, tuiterlari berriak errazago detektatzeko). Horren inguruko informazio gehiago ere emango dugu datozen egunotan.

Datozen asteetarako ere baditugu zenbait berrikuntza eta hobekuntza buruan. Tuiterlariak taldekatzeko aukera izan daiteke horietako bat. Eta hileroko erabilera-estatistikak kaleratzen ere hasiko gara (euskal tuiterlari kopurua,  txio kopuruak hizkuntzako, euskararen erabilera Twitterren, eta abar).

Hori guztiori, albistegi honetan aurkituko duzue.

Adi egon!

Iruzkindu

Twitter ikonoa

Erantzuna emateko, Twitter bidez erregistratu behar zara.